XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko giza komunitateak, azken 1000 urtetan, produkzio ekonomikoaren antolaketa desberdinak ezagutu ditu.

Ekonomi iharduerak, sail bakoitzean eta abagadune bakoitzean, modu desberdinez erantzun du.

Orohar ikus daiteke mendialdean edo laborantza hedatu den lekuetan ekonomi ihardueraren antolaketa soziala desberdina izan dela.

Ez da berdin, artzantzan jarraitzea edo laborantzan.

Abagadune bakoitzean eta herri- edo eskualde-esparruan, iharduera bat izan da nagusi, beste guztien ardatz.

Jende gehien enplegatu zuen iharduera ez zen, derrigorrez, etekin ekonomiko oparoenak ekartzen zituena: adibidez, ohizko burdinolen bidez lortutako etekinak laborantzan eskura zitezkeenak baino ugariagoak ziren, hainbat eskualdetan.

Bestalde, ez da ahaztu behar, Lege zaharreko gizartean, populazioaren zati inportantea, urtearoaren arabera, lan ezberdinetan aritzen zela: laborantzan, egurrikatzaren produkzioan, garraioan eta, kostaldean, laborantza eta arrantza konbinatuz.

Euskal Herrian, bi lurralde handi bereiz genitzake: batetik, itsasaldeko lurraldeak, Bizkaia, Gipuzkoa, mendialdeko Nafarroa eta Lapurdi; bestetik, barrualdea, Gasteiz eta Iruñeatik hegoalderantz.